Dabid reviewed La guerra de los mundos by H. G. Wells
Egia esan nahiko epel utzi nau
4 stars
Gustatu zait erakusten duen irudimenagatik, pentsa 1898an idatzita dagoela, eta bereziki gustatu zait protagonistaren sakontasuna edo anaiaren pertsonaia Londresen gertatutakoa garatzeko. Baina heldu da momentu bat, non bukatu nahi nuen. Espekulazio biologikoaren inguruko zatiak nahiko astunak egin zaizkit (dagoeneko aipatuta eta azalduta zeuden gauzak behin eta berriz ekarriz). Bukaera ere ez da nire gustukoa izan, beste gauza bat espero nuen...